Datuak babesteko araudira egokitzeko tailer praktikoa

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mai. 11a, 10:11

Urola Kostako Udal Elkarteak tailer praktikoa antolatu du eskualdeko enpresentzat, datuak babesteko araudira egokitzeko. Tailerrak aurrez aurreko bi saio izango ditu (ekainaren 2an eta 9an) eta tutoretza saio pertsonalizatuak, enpresa bakoitzarekin, enpresaren segurtasun dokumentua egokitu eta fitxategiak inskribatzeko.

Datuak Babesteko Lege Organikoa dela eta, langile, bezero, hornitzaile eta abarren datu pertsonalak dituzten enpresa guztiek beharrezkoa dute legedi arloko printzipio batzuk betetzea eta hainbat neurri tekniko eta antolakuntza arlokoak ezartzea, pertsonen eskubideak eta datuen segurtasuna eta pertsonen informazio bermatzen dutenak. Horregatik, beharrezkoa da segurtasun dokumentu bat izatea eta fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren erregistroan (APD) inskribatzea. DBLO ez betetzeak isun larriak ekar ditzake, 601.000 euro arterainokoak.

Hemen duzue ekimen honen inguruko informazioa.