SANTELMOAK

Errefuxiatuen Harrera Taldeak Santelmotako zapiak salduko ditu gaur arratsaldean

baleike 2017ko api. 20a, 10:12

Salmenta tokia Erribera kalean jarriko dute, 19:30ean. Zapiak 4 eurotan salduko dira eta larunbatean ere izango da eskuratzeko aukera.

Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak, Santelmoetako zapi pertsonalizatuak salduko ditu gaur eta larunbatean. Zapi hauek 4 eurotan erosi ahalko dira gaur arratsaldean Erribera kalean jarriko duten postuan, 19:30ean.

Bestalde, larunbatean, bazkari herrikoian izango da zapi horiek eskuratzeko aukera. Soberan gelditzen badira, egun bertan, 18:30etatik 20:00etara, Erribera kalean izango da erosteko aukera.

Salmenta honetatik lortutako dirua errefuxiatuak laguntzeko martxan dagoen proiektu bati edo jarriko den proiektu edo elkarte bati bideratuko da.