Alondegia itxita egongo da Aste Santuan Oxford aretoa ezik

Baleike 2017ko api. 12a, 10:02

Aste Santu honetan, apirilaren 13tik 17ra bitartean, Alondegia kultur etxea itxita egongo da. Era berean, San Telmo jaiak direla eta, apirilaren 22tik 24ra ere ateak itxiko ditu.

Horrek eragina izango du bi liburutegietan, haurrena eta helduena, ikasgelan eta bulegoetan. Ez, ordea, Oxford erakusketa aretoan. Jaiegun hauetan zabalik izango da. 

Une honetan bi erakusketa daude:

  1. Apirilak 24ra arte Itsasoko Argia: azken farozainen historia.
  2. Apirilak 17ra arte Txanala berritzea, angulatara joateko ontzia eta tresnak, Zumaiako Herri Eskolak eta Beduola elkarteak zaharberrituta.

Jaiegun hauetan honako ordutegia izango du Oxfordek: 12:30-14:00 + 18:00-20:00

Erlazionatuak