Aste Santua: elizkizunen egitaraua

Baleike 2017ko api. 12a, 09:20

Urteekin oporretara joateko garaia bihurtu da Aste Santua, baina, berez, fedearekin lotutako hitzordua da hau eta Aizarnazabal, Artadi, Getaria, Oikia eta Zumaiako parrokiek osatzen duten Saiatz Ibarra barrutiaren eskutik hainbat elizkizun izango dira eliza hauetan.

Hemen dituzue datozen egunotan izango diren elizkizun eta ekitaldiak.

Apirilak 13: Ostegun Santua

Goizeko 09.30etatik 12.30etara, Adiskidetze Sakramentuaren Bakarkako ospakizuna egiteko aukera izango da Zumaiako parrokian.

Zumaia: 16:00etan ekitaldia haurrekin; 19:00etan elebiduna eta 22:00etan otoitzaldia. Gauean eliza irekita egongo da, Jauna gurtzeko aukera izateko.

Oikia: elizkizuna 17:00etan.

Apirilak 14: Ostiral Santua

Zumaia: 09:00etan, Gurutz Bidea Goiko plazatik Arritokietara (elebiduna); 18:00etan ospakizuna (elebiduna); 22:00etan, Gurutzearen gurtza (gazteleraz).

Oikia: ospakizuna 17:00etan.

Apirilak 15: Larunbat Santua

Oikian 20:30ean eta Zumaian 21:00etan (elebiduna).

Apirilak 16: Pazko Igandea

Oikian 09:45ean.

Zumaian, 10:30ean, Resurrexit Arritokietan eta ondoren, 11:00etan, haurrekin meza parrokian (elebiduna).

Artadin, 12:30ean.