'Arkitektura' izango da Zumaiako XXIX. argazki lehiaketako gaia

Baleike 2017ko api. 11a, 20:33

Abian da XXIX. Zumaiako txuri-beltzeko argazki lehiaketa, Zumaiako Udalak eta Distira Argazki Elkarteak antolatuta. Aurten iaz hil zen Joxe Juan Azkue argazkilari eta Distira elkarteko kidearen oroimenez egingo da lehiaketa.

Oraingoan gaia ARKITEKTURA izango da, eta argazkiak ohi bezala Alondegia kultur etxean jasoko dira. Aurkezteko epea uztailak 3.

Zumaiakoa Argizaiola lehiaketarako sailkatzeko baliagarri izango da aurten ere.

Oinarriak

1. Parte-hartzaileak: Edozein argazkizalek har dezake parte.

2. Modalitatea: Argazkiak paperean, kolore bakarrean. Laborategi- ko edozein manipulazio edo teknika erabil daiteke. Argazki digitalak ere ontzat emango dira, baina euskarriak papera izan behar du.

3. Gaia: ARKITEKTURA.

4. Lan kopurua: Bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

5. Berezitasunak: Lan guztiak 40x50 cm-ko kartulina edo passpartout batean ezarrita aurkeztu beharko dira, eta ikusgai dagoen argazkiaren alde txikienak gutxienez 18 cm izan beharko ditu.

6. Bidalketa: Lanak honako helbidera bidali behar dira: Alondegia Kultur Etxea, Erribera kalea 23, 20750 Zumaia. Tel.: 943 86 10 56.

7. Aurkezpena: Lan bakoitzak atzean bere izenburua izan beharko du eta horrekin batera kartazal itxi batean honako datuak: Izenburua, egilearen izena, nortasun agiriaren zenbakia, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa.

8. Epea: 2017ko uztailaren 3a.

9. Epaimahaia eta erabakia: Epaimahaia argazki munduko pertsona adituek osatuko dute eta haien erabakia aldaezina izango da. Erabakia uztailaren 28an emango da jakitera, Alondegia kultur etxean, arratsaldeko19:30ean,etabertanemangodirasariak.EuskalHerriko lehen hiru sailkatuak Argizaiola txapelketaren finalerako sailkatuko dira. 

10. Sariak: 

  1. 1. 500 euro eta garaikurra.
  2. 2. 300 euro.
  3. 3. 200 euro. Zumaiako onenari saria: 250 euro.
  4. Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

11. Jabetza: Lan sarituak Zumaiako Udalaren eskuetan geratuko dira, eta honek argitalpen eta erreprodukzio eskubidea du, betiere egilearen izena aipatuta.

12. Erakusketa: Aurkezten diren argazki onenekin erakusketa bat egingo da Alondegia kultur etxean, uztailaren 28tik abuztuaren 15era bitartean. Aukeraketa epaimahaiak egingo du.

13. Oharrak:

  1. a) Ezin izango da beste lehiaketa batean saritua izan den argazkirik aurkeztu, ezta aurrez lehiaketa honetan aurkeztua izan denik ere.
  2. b) Sarituak izan ez diren lanak erakusketa bukatu eta ondorengo hilabetean jaso ahal izango dituzte egileek. Norbaitek bere argazkiak etxean jaso nahi baditu, aurkezpen momentuan adierazi beharko du eta bi aukera izango ditu: gutun-azal aurre zigilatu bat gehitu posta ziurtatuz jasotzeko, edo mezulari bat bidali bila, kultur etxearekin aurrez adostutako datan. Epe horretan jasotzen ez diren argazkiak Udalaren eskuetan geratuko dira; Udalak argazkiak erabiltzeko aukera izango du, betiere helburuak kulturalak izanik, eta inoiz ez irabazi asmoekin; argazkiak erabiltzean beti egilearen izena aipatuko da eta ezin izango da argazki hauetan inolako aldaketarik egin, ezta mozketarik ere, egilearen baimenik gabe.
  3. c) Lanak kontu handiz erabiliko badira ere, antolatzaileek ez dute beren gain hartzen lanen bat kaltetzearen edo galtzearen ardura.
  4. d) Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak erabat onartzea dakar.