‘Jainko basatia’ antzezlana izango da bihar Aita Marin, 22:00etan

Baleike 2017ko api. 6a, 11:43

Begoña Bilbaok zuzentzen duen antzerki obra honetako partaide dira Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Mikel Laskurain eta Tessa Andonegi aktoreak. Sarrerak turismo bulegoan daude salgai, 9€ da prezio orokorra, eta 6€ gazte txartelarekin ordainduz.

'Jainko Basatia' komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartu dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.