Txirrindularitzan azafatak kentzearen inguruan hitz egin du Miren Odriozolak 'Faktoria' irratsaioan

Baleike 2017ko api. 5a, 11:16

Aurten, lehendabiziko aldiz, azafatarik ez da izango Euskal Herriko Itzuliko etapa amaierako podiumean. Australiako itzulian hartutako erabakiaren ondoren etorri da Euskal Herrikoa.

Miren Odriozola azafata lanetan ibili da itzulian 2012tik iazko ekitaldirarte. Euskadiko Irratiko Faktoria irratsaioan gai horri buruz hitz egin dute eta Miren beraren hitzak jaso dituzte.