Zozkatu ditugu 'Jainko basatia' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2017ko api. 5a, 10:56

Ostiral honetan, 22:00etan, Jainko basatia antzezlana izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Hauek dira saridunak: Jesus Mari Etxabe Etxabe, Nerea Goiria eta Montse Atxega. Aretoko leihatilan izango dituzue sarrerak zuen zain.

Besteoi gogoratu sarrerak aurrez salgai dituzuela turismo bulegoan, 9 euroan, 6 euroan Gazte Txartelarekin.