'Itsasoko Argia: azkeneko farozainen historia' izeneko erakusketa zabalduko da ostiralean, Oxforden

Baleike 2017ko api. 5a, 10:50

Erakusketa apirlaren 7tik 24a bitartean izango da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan. Gainera, Luz de mar: la historia de los últimos fareros dokumentala proiektatuko da apirilaren 19an, 19:00etan. Ondoren solasaldia izango da.

Itsasoko Argia: azkeneko farozainen historia izeneko erakusketa zabalduko da ostiralean, apirilaren 7an, Oxford aretoan. Hilaren 24a arte egongo da ikusgai, eta honako ordutegia izango du:

- Astean zehar: 18:00-20:00

- Asteburu eta jaiegunetan 12:30-14:00  eta 18:00-20:00

Erakusketaz gain, Luz de mar: la historia de los últimos fareros dokumentala proiektatuko da apirilaren 19an, Oxforden bertan, 19:00etan. Dokumentalaren helburua itsasargien historia erakustea da, haien bueltan bizi eta lan egiten duten haien ahotsaren bitartez. Ondoren, solasaldi bat egingo da Euskadiko Itsasargien Lagunak K.E.-ko kideekin.