Zortzi bikotek eman dute izena binakako esku pilota txapelketarako

Baleike 2017ko api. 1a, 10:53

Datorren ostiralean, apirilaren 7an, hasiko da aurtengo binakako esku pilota txapelketa herrikoia, IXX.a. Zortzi dira izena eman duten bikoteak eta lehenbizi denak elkarren arteko ligaxka jokatuko dute. 

Txapelketan parte hartuko duten bikoteak honakoak dira:

  1. Aitor Aizpurua - Arkaitz Astigarraga
  2. Unai Beristain - Eneko Urbieta
  3. Ander Odriozola - Oihan Iribar
  4. Jokin Gorostola - Gaizka Mendizabal
  5. Joseba Etxeberria - Joseba Manterola
  6. Iñigo Tumas - Unai Lorenzo
  7. Gorka Iribar - Joseba Martija
  8. Joseba Eizmendi - Roman Juaristi

Esan bezala, lehenbizi denak denekin lehiatuko dira ligaxka batean. Fase hau apirilaren 7tik ekainaren 16ra bitartean jokatuko da. Ondorengo bi asteburuetan finalaurrekoa (ekainak 23) eta finala (ekainaren 30ean) jokatuko dira. Partidak Odietan jokatuko dira; eguraldi txarrarekin Herri Eskolako frontoira eramango dira.

Araudiaren arabera, partida irabazteagatik 2 puntu jasoko dira eta galtzeagatik puntu bat. Partidara ez agertzeagatik ez dute bikoteek punturik jasoko eta epaile lanak egitera ez agertzeagatik bi puntu kenduko zaizkio sailkapenean.

Hemen duzue partiden egutegia: