Martinezek eta Granerok zoramena piztu dute realzaleen artean

Baleike 2017ko mar. 29a, 19:30

Realeko jokalari Esteban Granero eta Iñigo Martinez Zumaian izan dira gaur arratsaldean posterrak, kamisetak eta bestelakoak sinatzen. 18:30ean hasi da sinatze ekitaldia Kutxabankek Erribera kalean duen bulegoan eta ordurako jende ilara handia zegoen Erribera kalean barrena. Sinatzeaz gain, gaztetxoekin ere argazkiak atera dituzte.