Beertoki garagardo azokan joko du Voltaiak larunbatean

baleike 2017ko mar. 29a, 14:21

Bigarren urtez, Euskal Herriko garagardo artisauak ezagutzeko asmoz, festa ospatuko da larunbat honetan Villabonan. Bertan izango dira Voltaia taldekoak 20:30etatik aurrera Gaztetxean.

 

Garagardoaren jaiari Berdura plazan emango zaio hasiera 18:00etan garagardoa, gastronomia eta musika uztartuko dituen ekitaldi batekin. Ondoren, Gaztetxean, Fumut eta Voltaia taldeak izango dira 20:30etatik aurrera.

Garagardo Azoka apirilaren 22an izango da Villabonan bertan.