Laburbira, euskarazko film laburren saioa izango da gaur gauean Aita Marin

Baleike 2017ko mar. 22a, 09:30

Martxoaren 22an Laburbira 2017 film laburren zikloa Zumaian izango dugu, Baleike kultur elkarteak eta Ostarrenak ekarrita. Saioa 22:00etan izango da, Aita Marin. Baleikeko bazkideek sarrera doan izango dute atean bazkide txartela erakutsita. Besteontzako sarrera bi euroan izango da. 

Zortzi lan emango dira, bakoitza bestearekiko oso desberdina.

Bideoan duzue ekimen honen antolatzailea den Topaguneko Leire Lardizabali Goienak egindako elkarrizketa.

Lehiaketa

Berrikuntza bezala, lehiaketa bat ere egongo da aurten:, eta landetxe batean bi lagunentzako bi gaueko egonaldia zozkatuko dute ikusleen artean. Parte hartzeko kameratoia.euswebguneko Laburbira 2017 ikusleentzako lehiaketa atalean sartu behar da, eta galdera gutxi batzuk erantzun.