'Emakumea surflari' programako saioak egingo dira Zumaian

Baleike 2017ko mar. 21a, 15:09
Argazkia: www.gipuzkoakosurffederazioa.com/

Gipuzkoako Surf Federazioak Emakumea surflari izeneko programa jarri du abian. 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta, emakumeen partaidetza sustatzea eta partaideen maila tekniko eta taktikoa hobetzea dira programa honen helburuak. Errendimendua 16 urtetik aurrerakoentzat izango da.

Apirilaren 24tik ekainaren 10era bitartean egingo da programa hau. Aurten Zumaian ere egingo dira saioak, larunbatetan, 10:00etatik 12:00etara A/A+ eta B/B+ mailetan, eta 18:00etatik 20:00etara B/B+ mailetan. 

Maila bakoitzeko ordutegien eta prezioen inguruko informazioa hemen duzue. Izenak, berriz, hemen eman ditzakezue.