Itxas-Gainekoen emaitzak Sevillan jokatutako Espainiako txapelketan

Baleike 2017ko mar. 19a, 22:14

Neguko Espainiako piraguismo txapelketa jokatu da asteburu honetan Sevillan. Bertan izan dira Zumaiako piraguistak ere. Jubenil nesketan Helene Carmona eta Amaia Ortiz joan dira; senior nesketa Irati Osa, senior mutiletan Unai Gereka eta Martin Egaña eta beteranoetan, 45-49 mailan, Xabier Osa. Hauei Iñigo Peña gehitu zaie.

Lehenbizi 2.000 metroko sailkatze proba egin behar izan dute eta, finaleta pasa direnek, 5.000 metroko estropada egin dute. 

Iñigo Peñak laugarren egin du finalean, Amaia Ortiz 19.a izan da eta Helene Carmona 55.a eta beteranoetan Xabier Osa laugarren. Unai Gereka, Martin Egaña eta Irati Osa finalera pasa ezinik geratu dira. 

Hurrengo astean gazteen txanda izango da.