Eskuz binakako txapelketako izen-ematea zabaldu da jada

Baleike 2017ko mar. 18a, 09:04

Zabaldu da dagoeneko Odieta frontoian jokatuko den eskuz binakako IXX. pilota txapalketako izen-ematea. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 26ra bitartean dute izenak emateko aukera.

18 urtez gorako federatu gabeko pilotariei zuzendutako txapelketa da hau eta Odieta pilotalekuan jokatuko da. Eguraldi txarra egiten duenean, partidak Herri Eskolako pilotalekuan jokatuko dira.

Izenak emateko WhatsAppeko mezu bat bidaliko da 674 743 249 telefono zenbakira martxoaren 26a (igandea) baino lehen. Mezu horretan bikotearen izen-abizenak jarriko dira. Bikoteko 20 euro ordainduko dira.