Korrikaren 'BatZuk' dokumentaleko agertokietako bat da Zumaia

Baleike 2017ko mar. 16a, 18:43

BatZuk, euskararen lau aurpegi dokumentala prestatu dute AEKk eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak 20. Korrika dela eta. Lau euskal herritarren bizitzetan murgiltzen da dokumentala, euskara nola bizi duten jasotzeko. Maika Etxekopar artista zuberotarra da lehen protagonista. Zumaiako Aita Mari aretoan Atte hil aurretik obra aurkeztu zuenean grabatu zioten elkarrizketa.