Aldaketak ostiralean Urola Kostako Udal Elkarteak eskaini behar duen ikastaroan

Urola 2017ko mar. 15a, 14:07

Datorren ostiralerako, martxoaren 17rako, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzat antolatuta duen ikastaroan aldaketak egon dira bai ordutegiari eta baita egitarauari dagokionez ere. Hala, ikastaroaren ordutegi berria 09:30etatik 11:30era izango da.

Ikastaroan honakoei buruzko informazioa eskainiko da:

- Udal Elkarteak 2017an eskualdeko enpresentzat martxan jarriko dituen programak.

- SPRIk 2017an zehar enpresentzat aurreikusten dituen diru laguntza deialdiak.

Partehartzaileak hauek izango dira: Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea; Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna; Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Networkeko koordinatzailea; Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Zerbitzuak eta Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria.

Egitaraua:

9:15

Harrera parte hartzaileei.

9:30

Irekiera instituzionala.

Igor Iturain, Urola Kosta Udal Elkarteko lehendakaria.

Javier Zarraonandia, Eusko Jaurlaritzako Industria Sailburuordea.

09:45

Arturo Antón, SPRIko Basque Enterprise Europe Network eko koordinatzailea.

Europar proiektuak/diru-laguntzak ezagutzeko egun dauden tresnak.

10:15

Alberto Méndez Torrijos, SPRIko INNOBIDEAK programen arduraduna.

Enpresei laguntzak 2017.

10:45

Eli Uzcudun eta Idoia Etxarri, Urola Kostako Udal Elkarteko enpresa zerbitzuak.

Udal Elkarrtearen programak 2017.

11:15

Itxiera.

Non: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz).