Eskualdeko enpresentzat zuzendutako bi jardunaldi izango dira hurrengo astean

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko mar. 8a, 14:18

Lehendabiziko jardunaldia, martxoaren 13an,  turismo arloko enpresentzat bideratuta izango da. Bigarren jardunaldia aldiz, martxoaren 17an, eskualdeko enpresentzat zuzenduta dago. 

Lehenengo jardunaldian, turismo sektoreko hainbat lan-mahai dinamizatuko dira, hiru gai nagusi hauen inguruan:

- Komertzializazioa

- Turismo aktiboa

- Joan-etorriak eta agenda

Bigarren jardunaldian aldiz, Udal Elkarteak 2017an eskualdeko enpresentzat martxan jarriko dituen programak, eta SPRIk enpresentzat aurreikusten dituen diru-laguntzen deialdie buruz hitz egingo da.

Urola Kostako Udal Elkarteak antolatutako bi jardunaldiak, Udal Elkartearen egoitzan izango dira. Lehenengoa martxoaren 13an, 09:30ean, eta bigarrena martxoaren 17an, 10:00etan.

Informazio gehiago:

Jardunaldia, martxoak 13

http://www.urolakosta.eus/eu/-/jardunaldia-turismo-sektoreko-enpresentzat

Jardunaldia, martxoak 17

http://www.urolakosta.eus/eu/-/jardunaldia-enpresentzat-udal-elkartearen-2017ko-enpresentzako-programak-eta-eta-spriren-2017ko-diru-laguntza-deialdiak