Telmo Irureta eta Haritz Morrasen 'Bikarrizketak', Itzurun tabernan

Baleike 2017ko mar. 3a, 11:50

Ohiko kontzertuak alde batera utzi eta bakarrizketei lekua zabaldu die Itzurun tabernak. Bakarrizketak baino Bikarrizketa da gaur izango dena, Telmo Irureta eta Haritz Morrasi esker. 22:30ean izango da.

Gaizka eta Xanti elkarrekin bizi dira. Azken aste hauetan etxea trastez bete dute eta gaur garbitzea tokatzen zaie. Gaizkak izugarri atsegin ditu garbiketak, baina Xanti ez dago batere motibatuta eta edozein aitzakia izango zaio baliagarri hitz egiten hari eta laguna despistatzeko.