Santelmoetan karpan txandak osatzeko deialdia

Baleike 2017ko mar. 2a, 15:17

Zumaiako Txosna Batzordeak aurtengo Santelmoetarako karpan txandak egiteko deialdia jarri du martxan. Parte hartu nahi ezkero, zumaikotxosnak@gmail.com helbidera idatzi edo 638859519 telefonora deitu behar da.

Santelmoak ate joka dira, eta Txosna Batzordeak, festei hondar aletxoa jartzeko asmoz, aurten ere egitarau oparoarekin karpa jarriko du moilan.

Dagoeneko lanean ari dira guztia antolatzeko, kontzertuak lotu, egitaraua osatu eta beharrezko guztia prestatzen. "Eta guzti hau, nola ez, auzolanean, auzolana ezinbestekoa baita guztia aurrera ateratzeko, jaiak benetan herritik eta herriarentzat izateko.  Horregatik herritarrei beraien hondar aletxoa eskatu nahi diegu karpako txandak lotzeko. Zazpi egunez guzti hau aurrera ateratzeko ezinbestekoa baita denon ekarpena. Lagun koadrila edo norbanako, ongietorria izango dira guztiak” aipatu dute.

Hala, laguntzeko asmoa duen edonork zumaikotxosnak@gmail.com helbidera idatzi edo 638859519 telefonora deitu beharko du. Ondoren taula bat helaraziko zaio bertan berak nahi duen txanda aukeratzeko.