'Kaput' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2017ko ots. 28a, 20:25

Ganso & Cia taldearen Kaput antzezlana emango da igandean, 12:00etan, Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Zozketan parte hartzeko honako formularioa bete beharko duzue. Ostiral eguerdian aterako ditugu saridunen izenak. Hartu parte eta zorte on!

Sinopsia:

Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko.

Kaput barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da.

Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.

Erlazionatuak