Inauteriak 2017

Photocalla egingo da aurten ere Inauterietan

Baleike 2017ko ots. 23a, 16:18

Mozorro koloretsuak janzteko unea gero eta hurbilago dago. Musika Eskolaren jaialdiarekin hasiko dira aurten ere Inauterietako jaiak herrian. Hutsik egingo ez duena larunbat arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan egingo den argazki txokoa. 

Larunbat arratsaldean egingo da argazki txokoa. 18:30ean hasiko gara argazkiak ateratzen eta 21:00ak arte izango duzue oholtzara igotzeko aukera. Banaka, binaka edo taldeka argazkiak ateratzeko aukera izango duzue. Argazki hauek igande goizean ikusi ahal izango dituzue baleike.eus webgunean.

Inauterietako mozorro lehiaketan lau sari emango dira. Lehen biak (bikotea edo banakakoa 80€ / taldea 120€) epaimahai batek emango ditu kalean aurkitzen dituen mozorroen artean. Beste biak Internet bidezko botoekin aukeratuko dira. 

Baleike.eus webgunera igotako argazkien artean zuen gogokoenak aurkeratzeko parada izango duzue. Herritarren sarian ere 80€-ko saria jasoko du banakako edo bikote onenak eta 120€ talde onenak.

Oraingo honetan, aurreko urteetan izandako arazoak ekiditeko, botatzeko formulario erraz bat beteko da norberaren datuekin. Botoa ematen duzuenon artean GOIKO BODEGOIAK eskainitako bi lagunentzako afaria zozkatuko dugu.