Jon Maiaren 'Gutik Zura'-k euskarazko filmik onenaren saria irabazi du Zinemaldia.cat jaialdian

Baleike 2017ko ots. 20a, 08:11

Euskal Etxea kultur zentroak antolatzen duen Zinemaldia.cat, Kataluniako euskal zinemaren jaialdiak saria eman dio Jon Maiak zuzendutako Gutik zura dokumentalari. Euskarazko filmik onenarentzako Urrezko txapela-Azkue fundazioa eta 1.200 euro jaso ditu lan honek. 

Pelikula egitasmo honen helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da.