Eskola bideen proiektuak baditu logoa eta lema

Baleike 2017ko ots. 17a, 20:46

Zumaiako haurrak beraien ikastetxeetara oinez segurtasun guztiarekin joateko Eskola bideen proiektua abian da. Oraindik ez dira zehaztu zein izango diren bide hauek eta zer ezaugarri izango dituzten, baina egitasmoak baditu logoa eta lema. Gaur arratsaldean eman dira horien berri Alondegian egin den ekitaldian. 

Argazkian agertzen den irudia izango da proiektu honen logoa. Lema, berriz, Banoa bazoaz bagoaz.

Aukeraketarako lehiaketa bat egin zen Maria eta Jose ikastetxeko eta Herri Eskolako ikasleen artean eta erantzuna txalotzekoa izan da. Aste honetan zehar erakutsi dira lan hauek Alondegiko Oxford aretoan. 

Sariak erabakitzeko epaimahaia bi ikastetxetako guraso eskolek eta gai honetan adituak diren zenbait gurasok osatu dute. Hala, logoaren irabazleak Irene Ramos, Sara Miller, Yajaris Paniagua eta Maddi Amilibia izan dira. Lemarenak, aldiz, bi talde: Mamuak eta Mejikarrak. 

Behin bi ezaugarri hauek erabakiteko, hurrengo pausoa eskola bide hauek zein izango diren zehaztea izango da.