Inauteriak 2017

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak bihar jarriko dira salgai

Baleike 2017ko ots. 15a, 12:37

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Tipi-tapa Korrika ikuskizuna ekarriko dute Inauterietan Zumaiara. Hilaren 27an izango da Maria eta Jose ikastetxean eta, ohikoa den bezala, bi saio izango dira: 15:00etan lehena eta 17:30ean bigarrena. 

Bi ikuskizun hauetara sarrerak bihar jarriko dira salgai. Aurten, gainera, aldaketak izango dira, bi lekutan izango baitira salgai aldi berean: Alondegian eta Aitzuri frontoian. 17:00etatik 18:30era bitartean izango dira sarrerak salgai. 

Egun horretan saldu gabe geratzen diren sarrerak ostiralean, hilaren 17an, jarriko dira berriro salgai, kasu horretan Alondegian, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 18:30era, guztiak agortu arte.

Sarrerak 6 euro balioko ditu eta gehienez, pertsonako, gehienez, sei erosi ahal izango dira.