Errefuxiatuen krisia Chiosen azaltzen duen dokumentala aurkeztuko da ostegunean Oxforden

Baleike 2017ko ots. 14a, 12:27

Wait just wait izeneko dokumentala aurkeztuko da ostegunean arratsaldeko 19:00etan Alondegiko Oxford aretoan. Dokumentalak Greziako Chios irlan errefuxiatuekin gertatzen dena azalduko du.

Kasu honetan errefuxiatuen krisiak Greziako Chios irlan du geldialdia. Euskadiko Itsas Salbamendu Humanitarioko hainbat partaide iaz bertan izan ziren erreskate lanetan. Ostegunean Zumaian aurkeztuko duten Wait just wait dokumentalak hango errealitatea aurkeztuko du, eta beraiekin solasaldia egiteko aukera ere izango da.