Jubenil nesken Pulpo gol bakarragatik geratu da Euskal Ligatik kanpo

Baleike 2017ko ots. 9a, 11:27
Argazkia: Romatet argazkiak

Emakumezkoen jubenil mailako Euskal Ligara igotzeko fasea jokatu da pasa den asteburuan Bilbon. Fasea jokatu duten lau taldeen artean Ttakun Taberna Pulpo K.E. izan da. Andres Torrikok eta Iraitz Mujikak entrenatutako neskak gol bakarrarengatik geratu dira Euskal Ligatik kanpo.

Lehen urteko jubenilen taldeak Bizkaiko bi talde, Bilboko San Adrian eta Etxebarriko Kukullaga, eta Arabako bat, Consulting Alaves, zituen aurkari Euskal Ligara igotzeko fasean. Asteburua ondo hasi zuten zumaiarrek eta 23-26 emaitzarekin irabazi zioten San Adriani. Bigarren norgehiagokan arabarrei 14-26 emaitzarekin irabazi zieten. Kukullagaren aurkako partidan erabakiko zen Euskal Ligara igotzea lortzen zuten. Partida irabazita edo berdinduta helburua beteko zuten; galduta emaitza guztien zain egon beharko zuten. Partida hau, baina, galdu egin zuten 21-25 emaitzarekin eta hor hasi ziren kalkulagailuak lanean.

Fasea amaituta, lau puntura berdinduta bukatu zuten San Adrianek, Kukullagak eta Pulpok. Beraien artean jokatutako partidetan garaipenetan berdinketa zegoenez, partida hauetan izandako gol averagea hartu zen kontutan. Hor hobea zuen San Adrianek (+2) eta bera izan zen Euskal Ligara sailkatzen lehena; beste biek, ordea, berdinduta jarraitu zuten (-1). Berdinketa hau hausteko, bien arteko partidan izandako emaitza hartu zen kontutan eta hor Etxeberrikoak nagusitu ziren. Beraz, Kukullaga izan da Euskal Ligara pasatako bigarren taldea. Ttakun Taberna Pulpok, aldiz, lurralde mailako txapelketan jarraituko du... gol bakarragatik.