Inauteriak 2017

Irene Irureta eta Karmele Gorroño dira 2017ko Inauterietako kartel lehiaketaren irabazleak

Baleike 2017ko ots. 8a, 14:01

2017ko inauterietako kartel lehiaketak badu dagoeneko irabazlea. Guztira 28 proposamen jaso dira eta Irrimarra Ilustrazioa taldeko Irene Irureta eta Karmele Gorroñok aurkeztutakoa aukeratu du Festa Batzordeak 2017ko inauterietako irudi gisa.

Saridunek 300€ko ordainsaria jasoko dute eta gainera, haien kartela 2017ko inauterietako egitaraua kaleratzeko erabiliko da.  

Era berean, proposamen guztiak (irabazlea barne) ikusgai jarriko dira Alondegian otsailaren 16tik 28ra bitartean eta herritarrek gustukoen duten irudia bozkatu ahal izango dute.

Horrela, bozka gehien jasotzen dituen kartelak bigarren saria irabaziko du, herritarren saria, alegia; Zumaiako jatetxe batean bi lagunentzako otordua.  

Irabazi ez duten kartelak erakusketa amaitu eta 15 eguneko epean jaso beharko dira.