Aparkalekuen inguruko azken bi bilera irekiak deitu ditu EH Bilduk

Baleike 2017ko ots. 7a, 15:25

Aparkalekuen gaiaz hitz egiteko, herritarrekin azkeneko bi bilera irekiak aste honetan egingo ditu EH Bilduk.

Honakoak izango dira bi hitzorduak:

  • Otsailaren 9an, ostegun honetan, Alondegian, 18:30ean. 
  • Otsailaren 11n, larunbat honetan, Oikiako elkartean, 10:30ean. 

Lehen bilera pasa den ostegunean egin zen eta emaitzarekin gustura agertu zen koalizioa. "EH Bilduk ahotsa eta aukera emango die beraien iritzia eta proposamena azal ditzaten, gure behin-betiko planteamendua osatzeko". Inkesta bidez erantzuteko aukera ere badago.