EH Bilduren aparkalekuen proposamena osatzeko lehen bilera egingo da gaur

Baleike 2017ko ots. 2a, 09:28

Aparkalekuen proposamena osatzeko, Zumaiako EH Bilduk herritarrekin egiteko hiru bilera deitu ditu. Hauetatik lehena gaur bertan izango da, 18:30ean, Herri Eskolaren aretoan. Hurrengo biak otsailaren 9an (Alondegian) eta 11n (Oikian izango dira).

ONLINE INKESTA bat ere abian jarri du koalizioak bilerara joan ezin dutenek iritzia emateko aukera izan dezaten.