Harriak erori dira errepidera Orroaga parean

Baleike 2017ko urt. 16a, 17:44
Argazkia: Aritz Mutiozabal

Neguko lehen denboralea eta urteroko luiziak Kostako errepidean. Atzo hasi ziren harriak erortzen Orroaga parean eta gaur ere jarraitu dute. Goizean tamaina handiko harria erori da mendian behera eta orain ordubete inguru beste harritzar bat erori da.

Udaltzaingoak azaldu duenez, atzotik ari dira harriak erortzen Orroaga parean. Azkeneko honen ondoren, ertzainak ari dira trafikoa bideratzen. Oraingoz ez da errepidea ixteko erabakia hartu.