Gotzon Enbil, Euskadiko pilota federazioko presidente berria

Baleike 2017ko urt. 14a, 13:29

Gotzon Enbil puntista zumaiarra da atzotik Euskadiko Pilota Federazioko presidente berria. Enbilek Patxi Jauregi ordezkatuko du karguan, azken lau urteetan federazioaren ardura izan duen lehendakaria. Atzo gauean egin zuten lehendakaritzarako bozketa Durangon, eta bertan Enbilek irabazi zuen. 80 boto jaso zituen, eta Jauregik 70.

Enbilek Berria egunkariari emandako elkarrizketan azaldu zuenez, klubak ditu proiektuaren ardatz nagusia. «Haiek gabe pilota ez da ezer. Garrantzi handia eman behar zaie klubei». Ofizialtasuna lortu nahi du Enbilek, eta baita euskal selekzioak nazioarteko txapelketetan modu ofizialean parte hartzea ere.