Peru Nolaskoain Espainiako selekzioarekin

Baleike 2017ko urt. 11a, 17:12

Peru Nolaskoain zumaiarrak 19 urtez azpiko Espainiako Futbol Selekzioarekin jokatuko du urtarrilaren 18an Italiaren aurka. Udinen jokatuko da partida, 14:30ean eta lagunartekoa izango da. Eurokoparako sailkatzen fasea prestaketaren parte da partida hau. 

Uztailean Georgian ospatuko den 19 urtez azpiko Eurokopan parte hartzeko lehenik sailkatze fasea jokatu beharko du Espainiak martxoaren 22tik 27ra, Norvegia, Inglaterra eta Bielorrusiaren aurka. 

Peru Bilbao Athletic-en jokatzen ari da denboraldi honetan eta duela gutxi aurreko denboraldiko jubenil taldearen jokalaririk nabarmenaren saria jaso du Bilboko Peña Athletic Juvenil elkartearen eskutik.