Konfiantzaren pedagogiaren inguruko mintegia emango du Mireia Centenok, bihar, Maria eta Josen

Baleike 2017ko urt. 11a, 15:01

Familia eta eskolaren arteko harremana sendotzeko bidean, 3. Familia mintegia izango da ostegunean Maria eta Jose ikastetxean, 15:00etatik 16:30tara. Oraingo honetan, Mireia Centeno psikologoak bideratuko du mintegia eta Konfiantzaren pedagogiak dituen onuraz eta hezkuntza mailan izango dituen aldaketaz arituko da. 

Bilera pertsonalizatuagoa izateko helburuz, 4 eta 5 urteko haurren famili eta gurasoei zuzenduko zaie mintegia, nahiz eta interesa duen orok etortzeko aukera izan. Saioa ondo antolatzeko, aurrez ikastetxera deitzea gomendatzen da (tel. 943 860 462), seme-alabentzako zaintza behar den ala ez adieraziz. 

Saioak ondo antolatzeko, mesedez konfirmatu asistentzia ikastetxera deituz (Tel. 943860462) eta zuen seme-alabentzako zaintza behar duzuen ala ez adierazi. 

Mintegia bakarra denez, bi hizkuntzetan bideratuko da. Azalpen orokorrak euskara eta gazteleraz bideratuko dira eta gero bakoitzak galderak nahi dituen hizkuntzan egiteko aukera izango du.