Ardantzabide 07 hirigintza areako egoiliarren txartelak eska daitezke dagoeneko

Baleike 2017ko urt. 11a, 14:48
Argazkia: Google maps

2016ko azaroan Ardantzabide 07 Hirigintza Areako Plan Berezia onartu ondoren, bertako auzokideek dagoeneko udaletxean eska ditzakete egoiliarren txartelak, Udalak jakitera eman duenez.

Horretarako, ezinbestekoa izango da ibilgailua Zumaian erroldatuta egoteaz gain, norberaren etxebizitzan erroldatuta egotea, besteak beste.

Uda sasoian Zumaian aparkatu ahal izateko eta herritarrek izango dituzten onurez baliatu ahal izateko ezinbestekoa izango da, lehen aipatu bezala, ibilgailua Zumaian eta norberaren etxebizitzan erroldatuta izatea. Baldintza hori beteko ez balitz eta autoa beste etxebizitza batean erroldatuta balego, ibilgailuaren helbidea aldatu eta eguneratu beharko litzateke. Horretarako, Trafikora deitu eta hitzordua hartu beharko da 943 452 000 telefonoan edo internet bidez.