baleike.eus

'Atte hil aurretik' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2017-01-10 09:37   Kultura

Beheko Larraine antzerki taldearen Atte hil aurretik antzezlana izango da ostiralean, hilaren 13an, 22:00etan, Aita Mari aretoan. Udal kultura sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera ditugu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Gogoratu Baleikeko bazkide zaretenon izena edota bazkide zenbakia jarri beharko duzuela. Saridunen izenak ostegun eguerdian emango ditugu jakitera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa