Errege magoen bisita gaixo eta edadetuei

Baleike 2017ko urt. 2a, 15:00

Errege egun bezperan, kabalgataren aurretik, Errege Magoek bisita bereziak egiten dizkiete urtero herriko edadetu eta gaixoei: Brankan, San Juan eta Otezuri egoitzetan eta hala eskatzen duten etxeetan. Beraz, haurren bat gaixorik egonez gero eta Erregeen bisita nahi izanez gero, eskaera egin 943-861056 telefonoan edo emailez kultura@zumaia.eus.