baleike.eus

'Pasaiako badia' dokumentala

Baleike 2017-01-02 13:00   Politika

Pasaiako badiako hilketen historia ezagutzera emateko dokumentala ari dira grabatzen.

Yuri Agirre eta Xabier Otamendi ari dira arduratzen dokumentalaren grabazioaz eta edizioaz. Ahalik eta baliabiderik onenekin egin nahi izan dute, edukiak merezi duen maila teknikoa izan dezan, eta 25.000 euroko aurrekontua aurreikusi dute, goi mailako tresneria erabili ahal izateko. "Yuri eta Xabier erabat murgildu dira proiektuan eta dagoeneko elkarrizketa asko eginak dauzkate. Ez dakigu noizko egongo den prest, baina behar duten denbora eman nahi diegu. 32 urtez itxaron dugu, beste urtebetez egon gaitezke", dio Aizpuruk.

Dokumentalaren gastuak finantzatzeko crowfunding kanpaina bat jarri zuten martxan Interneten, Verkami plataforman. Erantzun oso ona jaso zuten. "Harrituta gaude erantzunarekin. Dena den, oraindik ere aurrekontua osatzeko dago, eta laguntzeko bideak zabalik daude". Kontu korronteko zenbaki bat ere zabaldu dute, ekarpena egin nahi dutenentzat: Laboral Kutxako 30350020500200077356 Oinatzak Produkzioak-en izenean. Zumaiako Inpernupe eta Azpeitiko Orkatz tabernetan ere egin daiteke diru ekarpena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa