Goiko bodegoiaren toldoari su eman diote gaur goizaldean

Baleike 2016ko abe. 31a, 15:26
Argazkia: @BomberosEuskadi

Goizaldeko 5:30ean izan da gertakaria. Bizilagun batzuk dei egin diote tabernako kudeatzaileari esanaz Goiko bodegoiko toldoa sutan zegoela. Su hiltzaileak etorri dira sua amatatzera. 

Zalantzarik ez da sua norbaitek edo norbaitzuk piztu dutela. "Ez da batere erraza toldo bati su ematea eta, gainera, gaueko hezetasunarekin. Nahitaez likidoren bat erabili behar izan dute su hori pizteko", zioen tabernako bezero batek.

"Urtea bukatzeko modu ezin hobea da hau. Batzuk besterik ez dute", adierazu du ironiarekin langile batek. 

Toldoa kixkalita geratu da, baina, zorionez, beste kalterik ez du eragin eraikinean.