Urtezahar gauean suziri eta petardoekin kontuz ibiltzea eskatu du Udalak

Baleike 2016ko abe. 31a, 10:27

Urtea agurtzeko ordu gutxi falta dira eta ohikoa den bezala herritar batzuek suziri eta petardoekin emango diote urte berriari. Hori dela eta, kontuz ibiltzea eskatu du Udalak bando baten bidez.

Udal bandoak honela dio: 

"Ohikoa izaten da abenduaren 31ko gaua amaitzean, suziri, petardo eta antzekoekin ematea ongietorria urte berriari.

Horrelakoekin beti ibili behar izaten da tentuz. Beraz, Zumaiako Udalak kontuz ibiltzeko deia egiten dizue, gune arriskutsuak errespetatu eta pertsonei eta ondasunei kalterik egin gabe erabil daitezen suziri eta bestelakoak.

Urte Berri on denoi."