Biko lasterketarako izen-ematea gaur 22:00etan itxiko da

Baleike 2016ko abe. 30a, 12:58

Korrika amaituko dute urtea hainbat zumaiarrek. Bihar eguerdian korrituko da Biko lasterketa eta, antolakuntzak azaldu duenez, inoiz baino jendea gehiagok eman du izena. 

Hori dela-eta, antolakuntza lanak errazteko, izen-emate epea gaur gauerko 10:00etan itxiko da. Lubaki kiroldegian eman ahal izango dira ordura arte izenak. Lasterketa egunera arte zain egoten direnei ez zaie dortsalik emango.