The Loozzies taldearen kontzertua izango da bihar Itzurun tabernan

Baleike 2016ko abe. 29a, 21:15

Itzurun tabernak antolatutako III. Negufest kontzertu zikloan, The Loozzies hirukotearen rhythm'n'blues erritmoak izango ditugu. 20:00etan hasiko da kontzertua. 

Partaideak: Paul San Martin (pianoa eta ahotsa), Nando Neira (baxua) eta Carlos Sagi (bateria).

Bandako liderra Paul San Martin da eta eskarmentu handiko musikariak hartu ditu alboan (Kim Weston, Measha Brueggergosman, Billy Boy Arnold, William Prince, Ruper Ordorika). Joan den mendeko herri kulturan sustraitutako musika afroamerikar dibertigarriena hartu dute oinarritzat errepertorioa osatzeko.