Kultura edo aisialdirako ikastaroak eman nahi dituztenei dei egiten die Alondegiak

Baleike 2016ko abe. 17a, 11:19

Alondegia kultur etxeak dei egiten die 2017ko urtarrila eta maiatza artean ikastaroak eman nahi dituzten irakasle eta taldeei. Proposamenak aurkezteko epea urtarrilaren 3an amaituko da.

Ikastaro hauek denbora epe horretan emango dira, baina laburragoak ere izan daitezke. Beti ere 2016/2017 ikasturtearen barne joango dira eta kultura eta aisialdiaren inguruan ibili beharko dute.

Udal Kultura Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri daude kultur etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.

Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia kultur etxera jo dezake: 943 861 056 / kulturetxea@zumaia.eus.