Istripuaren ondoren noraezean zebilen Goku txakurra agertu da

Baleike 2016ko abe. 16a, 09:46

Atzo istripu bat izan ondoren desagertu zen Goku txakurra gaur goizaldean itzuli da etxera. Goizaldeko hirurak aldera azaldu da atarian. Bere jabeek azaldu digutenez, kolpe batzuk baditu ere, egoera onean dago txakurra. 

Atzo eguerdian kotxe batek harrapatu zuen Goku, itsas kiroldegi parean. Istripuaren ondoren ziztu bizian ihes egin zuen txakurrak. Honen berri Baleiken eman ondoren, txakurra non ikusi zutenaren berri ematen zuten zenbait telefono dei jaso zituztela adierazi digute bere jabeek. Zorionez, Goku gaur goizaldera itzuli da etxera.

Bere jabeek eskerrak eman nahi dizkiete lerro hauen bitartez deitu zutenei eta interesa agertu zuten guztiei.

Erlazionatuak