Zumaiako bikote bat eskuz binakako kluben arteko Gipuzkoako txapelketako finalean

Baleike 2016ko abe. 15a, 14:16

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira asteburu honetan, gomazko paletan eta eskuz binaka. Azken modalitate honetan, kadetetan, Zumaiako bikote bat arituko da. 

Urnietako pilotalekuan izango da pilota jaialdia, larunbatean, 16:00etatik aurrera. Kadete bigarren mailan, Zumaiako Larrañaga eta Ostolaza Gazteleku 1 klubeko Irazu eta Mujikaren aurka arituko dira.