Bandaren 'Divina comedia' kontzertua entzuteko beste aukera bat izango da larunbatean

Baleike 2016ko abe. 12a, 15:37
Argazkia: Peio Romatet

Zumaiako Udal Musika Bandak (ZUMB) eta Esti Curielek Danteren Divina Comediaren inguruan antolatutako kontzertuak arrakasta handia izan zuen lehen emanaldian, azaroaren 19an. Hori dela-eta, kontzertu hau entzuteko bigarren aukera bat izango da, larunbat honetan, 19:00etatik aurrera, Komentuan. 

Danteren lan honetan, infernutik paradisura arteko bidaia egiten du pertsonaiak. Bidaia hori bera irudikatzen du ZUMBek espresuki aukeratutako musikaren bidez eta Esti Curielek, obrako pertsonaia baten paperean sartuta, deklamatzen dituen testuen bitartez. Hori dena, ia ilunpean.