Irrati librearen aldeko bigarren eskuko azoka egingo da asteburuan

Baleike 2016ko abe. 7a, 11:14

Arropa eta jostailuen bigarren eskuko azoka egingo da asteburu honetan Alondegiko Oxford aretoan, Zumaiako herri irrati librea sortzeko taldeak antolatuta.

Abenduaren 9, 10 eta 11n irekiko ditu ateak. Ostiralean 18:00etatik 21:00etara izango da zabalik eta larunbata eta igandean, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Azken egun hauetan herritarrek emandako arropa eta jostailuak izango dira salgai. Ziur aski, aukera paregabeak aurkituko dituzue bertan. Eta, jakina, etxeko armairuan pilatuta dugun arropa edo jostailu horiek
Oxfordera eramateko aukera dago.