2016/12/11 12:00etan

Antzerkia

Gu

Gu
Aita Mari aretoa, Zumaia

Borobil taldearen Gu antzezlana izango da igandean, abenduaren 11n, 12:00etan, Aita Mari zinean. Sarrerak turismo bulegoan 3 euroan; 2 euroan gazte txartelarekin edo Aita Mari lagun izanda.

Gizon tximiniek mundua erabat leku grisean bilakatu dute, kolorerik ez dagoen lekua. Bertako biztanleek jada ezin dute loreen usainaz edo iluntzeaz gozatu. Jada ezin dute txorien txio zoragarriez gozatu eta are gutxiago itsasoak arrainez beteta ikusi. Gizon tximiniek eurek eraikitakoarekin hobeto biziko zirenaren ustearekin denak konbentzitzea lortu zuten. Baina jendeak oroitzapenak izaten jarraitzen du. Zelaiak berdeak, zerua urdina eta itsasoa arrainez beteta zegoen garaiez oroitzen dira. Ez da horrenbeste behar bizitzeko. Egin beharreko gauza bakarra galtzear dauden hori salbatzea da. Lur planeta.