‘Nola zaindu, hala bizi’ zainketen inguruko tailerra egingo da abenduaren 15ean

Baleike 2016ko abe. 7a, 11:46
Zahartzaroko zaintza lanen inguruko diagnostikoa egiten ari da Udaleko Berdintasun saila. Diagonostikoaren azken fasean sartuta, herritarrei zuzendutako bi tailer egingo dira. Lehena herritar guztiei zuzendutakoa izango da. Bestea, aldiz, bereziki zaintzaileentzako izango da. 
Egingo diren saioak honako bi hauek izango dira:
  1. Abenduaren 15ean, osteguna, Nola zaindu, hala bizi. Zainketa onak Zumaian (zaintzaile profesional eta familiarentzat zuzendutako tailerra). 18:30ean Brankan izango da.
  2. Urtarrilaren 11n, Zahartzaroa eta zaintza lanak tailerra (hau herritar guztiei zuzenduta).

Lehen saio honetan honako gaiak aztertuko dira:

  1. Nola ulertzen ditugu zaintza lanak?
  2. Zaintza ona eta proposamen berriak.
  3. Zumaiako zerbitzu eta baliabideak
  4. Herritarren esperientziak eta kezkak.

Aurretik izena eman beharko da zumaianzainduz@gmail.com helbidera mezu bat bidalita edo 685 750 164 telefonora deituta.